XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Josu Zubia Arratibel Jn. Bermeoko Ospitale Psikiatrikoaren Zuzendari Gerente izendatzea.

Akordio horren aurka, interesatuek, kontentzioso administratibora jo aurretik, birjarpen errekurtsoa jarri ahalko dute Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren aurrean, akordioa Euskal Herriko Boletin Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioetarako Kontseilu-Buruaren Ontzat Emanarekin, ziurtapen hau izenpetzen dut.

Bilbo, 1986.eko Otsailak 17.

Kontseilu-Burua, JON AZUA MENDIA.

Idazkaria, BELEN GREAVES.

Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren 1986.eko Otsailaren 18ko ERABAKIA, Bermeoko Ospitale Sikiatrikoko Zuzendari Medikua izendatuz.

Osakidetzari adskritatutako Ostipitalen egitura Organikoak finkatzen zituen Apirilaren 30eko 120/1985 Dekretoak, bere 5. artikuluan, honako hau: Erakundeko Artezkari Nagusiak, izendatuko ditu Lansailetako Artezkariak agizko izendapenez, 4. atalak ezartzen dituen baldintzak betetzez gain Osakidetzari atxikitako pertsonak izan beharko dutelarik adierazten du.

Dekreto horren 4. artikuluak, Medikuntza-Lansaileko Zuzendari izateko, nahitaezko betebehar gisa, honako hauek jartzen ditu: Medikutza-titulua izatea, administrazioan eta gestioan esperientzia izatea eta aitortutako gaitasun profesionala izatea.

Bermeoko Ospitale Sikiatrikoko Mediku-Zuzendariaren kargua hutsik dagoenez eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren 1985.eko Martxoaren 27ko Erabakiz Osakidetzara atxikitako Maria Echebeste Portugal Andreak, beharrezko baldintzak betetzen dituelarik,
ERABAKITZEN DUT:
Lehenengoa.- Maria Echebeste Portugal Andrea, Bermeoko Ospitale Sikiatrikoko Zuzendari Mediku izendatzea.

Bigarrena.- Izendapen horrek, 1986.eko Martxoaren lehenengoan hartuko du indarra.

Hirugarrena.- Erabaki honen berri eman bekie interesatuari eta Bermeoko Ospitale Sikiatrikoari.

Bilbo, 1986.eko Otsailak 18.

Osakidetzako Zuzendari Nagusia, I. AZKUNA URRETA.